Idazleak ikastetxean programaren baitan, Mariaren Lagundia ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Maite Franco idazlearekin egoteko aukera izan dute. Hain justu, ikastolara etorri zaie Franco. Idazlearen Ixone isilik liburua irakurri dute ikasleek eta hura aztertu eta komentatu dute Francorekin egindako saioan.
Saioaren amaieran liburuak banan-banan sinatu zituen idazleak.