Marian Bosque irabazle Lanbide Heziketan Ekimenari sarietan

Edu Mendibil 2011ko ekainaren 24a

Marian Bosque zaharberritzailea saritu zuten martitzenean Lakuako areto nagusian, Euskal Herriko Lanbide Heziketan Ekimenari sarien 5. banaketa ekitaldian. AyudARTE webguneari esker lehen saria irabazi zuen Marian Bosquek eta 3.000 euroko saria jaso zuen.

Zaragozakoa izan arren, 2002tik Bergaran bizi da Marian Bosque eta Miguel Altunako arduradunen laguntza jaso zuen proiektua gauzatzeko. Bereziki zaharberritzaileendako zuzendutako webgunea da AyudARTE.

Aurreko ikasturteetan  bezala, Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen artean ekintzaile kultura eta enpresa ekimena garatzea eta sustatzea da sari hauen helburu nagusia. Tknikak antolatzen ditu sariok, Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Marian Bosquerekin batera, Iñaki Larrañaga Miguel Altunako zuzendaria eta Gema Murua izan ziren Gasteizko sari banaketa ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak