'Mundiala da, gure ikastola'

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 24a

Mundiala da, gure ikastola abestuz amaitu zuen atzo Aranzadi ikastolak ohiko ikasturte amaierako jaialdia. Bergarako Udal pilotalekua beteta zela, ume zein gurasoak ikusi genituen kantuan eta dantzan. Jaialdi koloretsu eta borobila. Arratsalde honetan, Udaberrian abiatu nintzen, Mari Kalanbre… eta, horrela 11 abestiraino, zein baino zein alaitsu eta ederrago. Ekitaldiko argazkiak hemen.

Aipagarria Aranzadi ikastolak 40 urte, DBHko lehen mailakoek abestutakoa, aurten 40 urteurrena ospatzen diharduen Aranzadi ikastolak okasiorako propio sortua. Eta, amaieran, esan nezala, We Are The World ospetsuaren euskarazko moldaketa, gurasoen ahotan, eta ume, maisu-maistra eta senideen laguntzarekin abestua. Bukaera bikaina.

40. urteurreneko ekitaldiei bukaera emateko, bestalde, iraileko azken zapatuan egun berezia ospatuko du Aranzadik jaialdi berezi eta guzti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak