Sarrera doan da, eta San Juan jaien barruan antolatu dute. Una Noche Sin Sabina taldeak musikari madrildarraren abestiak eskaintzen ditu. Sabinaren kantu ezagunenak eta baita errepertorioko harri bitxiren bat ere.
Omenaldi txikia
Arrasate eta Gasteizko lagunek osatutako taldea da, Sabinari omenaldia egiteko asmoz. Lau lagunek osatzen dute.