Musika Eskolako 29 ikaslek urte amaierako diplomak jaso dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 24a

Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ikuskizun bikaina eskaini zuten eguaztenean. Ikasturte amaierako ekitaldia egin zuten  eta diplomak banatu zituzten. Zabalotegi aretoan ikasleen guraso eta lagunak elkartu ziren. 29 ikaslek jaso zuten diploma. Ohikoa den moduan, bi diploma mota banatu zituzten. Alde batetik, hirugarren mailako hiru ikaslek jaso zuten diploma; bestetik, bigarren mailako 26 ikasle izan ziren taula gainean diplomak jasotzen. Amaieran, denek batera argazkia atera zuten.

Ikasturtean ikasitakoak

Azken urteetan ohiko bilakatu den ekitaldian, ikasle eta irakasleen arteko zerbait bakarrik izan ez dadin, kontzertu dibertigarri eta berezia eskaini zuten ikasleek. Helburu nagusia da ikasturtean zehar ikasitakoak praktikan jarri eta jendaurrean jotzeko ohitura hartzea. Hala, diplomak jaso zituzten ikasleek musika lan bana jo zuten; batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka. Akordeoia, oboea, biolina, pianoa, flauta... eta beste hainbat musika instrumentuk girotu zuten Zabalotegi. Ikasleak gustura geratu ziren, eta zer esanik ez gurasoak.

Kontzertu amaieran luncha eskaini zien Musika Eskolak hara joandako ikusleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak