Dantzari taldeak piztu zuen bart San Juan sua San Martin plazan. Herri mugimenduak antolatzen duen ekitaldiak ez du aurten ere hutsik egin, eta gero eta jarraitzaile gehiago dituela argi geratu zen: ehunka herritar batu ziren suaren bueltan, magiaz jantzita dagoen ekitaldiaz gozatzeko.
Haur, gazte eta nagusi, guztiek bota zituzten sutara urteak ekarritako gauza txarrak, eta sorgin dantzaren eta txalaparta doinuaren laguntzarekin, baita sasoi berrirako desioak eskatu ere.