Bergarako San Juan auzoko jaiak gaur hasiko dira. Aurten gainera, berrikuntza berezi batekin: auzoko baratza lehiaketa egingo dute-eta. Bertan, ahalik eta era naturalenean landutako baratzarik onena sarituko dute. "Nire baratzea, txapelketa baten aurkezteko modukoa da!", bota zuen auzotar batek, eta esaldi hori da hain zuzen auzoko jaian barruan antolatu duten baratze lehiaketaren hazia. Helburu argia du gainera: nekazaritza egiteko modu ekologikoa sustatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.