Saskibaloi mahai-ingurua, bertan behera

Edu Mendibil 2011ko ekainaren 21a

'Baloncesto moderno e historia' izenburupean eguenean, ekainaren 23an, Miguel Altunan izan beharreko mahai-ingurua bertan behera geratu da. Bergara KEko saskibaloi sailekoak goi mailako saskibaloiarekin lotutako pertsonaiak ekartzen saiatu dira, baina haien ahaleginek ez dute azkenean fruiturik eman.

Beraz, saskibaloiaren inguruko mahai-ingurua ez da egingo. Hala ere, saskibaloi sailekoek lanean dihardute asteburuko ekitaldiak ahalik eta arrakastatsuen gerta daitezen. Jakingo duzuenez, hiruko Soraluce saskibaloi saria jokatuko da zapatuan eta domekan San Martin plazan. Maila ezberdinak bereiztuko dira adinaren arabera eta izenematea egiteko aukera dago oraindik klubaren webgunean.

Zinema, gaur

Era berean, gaur, martitzena, El sexto hombre filmaren emanaldia izango da Zabalotegi aretoan, 19:00etan. Sarrera doanekoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak