Simon Arrieta eta Miguel Okina margolari handien eskutik hasi zen Edurne Eraña margolaritzan. Moises Egurenek bultzatuta, arte ikasketak egin zituen Bartzelonan bost urtez eta azken 25 urteotan marrazketa eta margolaritza eskolak ematen dihardu. Makina bat erakusketa egin izan ditu Bergarako margolariekin batera. Era berean, bakarkako hainbat erakusketa egin ditu azken aldi honetan, tartean Eibarko Topalekun eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Esan bezala, oraingoan formatu ertaineko 12 margolan eraman ditu Nahikarira, paisaiak eta erretratuak nagusi. Erakusketa ekainaren 30era arte dago zabalik Masterrekako tabernan.