Pop-rock kontzertu korala Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko eka. 21a, 12:56

Pop-rock kontzertu korala zuzeneko musikarekin. Horixe izango da ekainaren egubakoitzean Bergaran, Zabalotegi aretoan. Oñatiko Ganbara Gazte abesbatzak eta Bergarako Gabero abesbatzak eskainiko dute kontzertua. Lehenik, banaka; ondoren, biek elkarrekin. 20:00etan izango da. Bi abesbatzok Aitor Biainek zuzenduko ditu.

 Kontzertuan rock eta pop klasiko bihurtu diren hainbat kanta ospetsu entzuteko aukera izango da: The Queen, Eric Clapton, Michael Jackson, The lues Brothers, Coldplay... Koroarekin batera, konbo txiki bat arituko da hainbat instrumenturekin. Honako haek osatuko dute taldea: Maitane Mujika bateria jotzaileak; Eli Mendiaratz eta Anabel Henao piano jotzaileak; eta Kristina Larrañaga gitarra eta baxu jotzailea.

Hauxe da egitaraua:

Ganbara gazte                                                                 

 

  • Let the river run (C. Simon).
  • Time to say goodbye (Arr: J. Wikiley).
  • Aitormena (Arm: X. Sarasola).
  • Billie Jean (Arm: S. Lisley).
  • Tears In Heaven (Arm: R. Emerson).
  • We are the World (Arm: R. Emerson).

 

Gabero abesbatza                                                                     

 

  • You’ve got a friendo (Arr: A. L’ Estrange).
  • Soul Man (Blues Brothers).
  • Fields of Gold (Arr: R. Emerson).
  • Lau teilatu (Arm: J. Elberdin).
  • Viva la vida (Arm: M. Brymer).
  • A tribute to Queen (Arm: M. Brymer).

 

Bi taldeak batera                                                              

 

 

  • Usaiak (Arm: B. Fradua).
  • Joyful-Joyful (Arm: R. Emerson).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak