Egitasmo honek, gainera, euskal literaturaren produkzioan lagundu nahi du, antolatzaileen esanetan.
Bi ekimen antolatuko dituzte astean barrena: ipuin kontaketa eta liburu salmenta, zenbait liburutan %50eko beherapenak egingo direlarik.
Ipuin kontaketa igerilekuan
Umeendako ipuin kontaketa ekainaren 27an, astelehenean, egingo da 17:00etan, Agorrosineko kanpoko igerilekuan. Eguraldi txarra egingo balu, San Martin plazako arkupetan egingo litzateke.
Deskontuak liburuetan
Bestalde, aste osoan barrena, euskarazko liburuak merkeago eros ahal izango dira. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte, Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura) merkeago salduko dira. Aste horretan euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela Jarduneko bulegora eroan eta deskontua abonatuko dira. Gehienez ere 2 liburu eros ahal izango dira pertsonako.
- Helduen literatura: %50
- Gazteen literatura: %30
- Haur literatura: %15
Jardunen deskontuaren dirua jasotzeko azken eguna izango da uztailaren 8a.