Bigarren eskuko autoek hartu zuten Bergarako Seminarioa

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 20a

Durangon ez zuten eguraldiarekin zorterik izan, baina Bergaran bai. 1000 Aukera taldekoak pozik daude bigarren eskuko autoen azokak emandakoarekin. Durangokoaren ostean, Bergarakoa izan da bigarrena eta dagoeneko hirugarrenean pentsatzen hasita daude: "Oso ondo joan da dena eta auto kontzesionarioak eta jabe partikularrak oso pozik joan dira. Beti dago zer hobetu, eta hurrengo azokarako ideiak partekatu ditugu beraiekin", kontatu zigun amaieran 1000 Aukera taldeko Ander Iturriagagoitiak.

Eguerdi partean jende gehien

Zapatuan 10:00etan ireki zituen ateak azokak eta lehenengo orduak lasai xamarrak izan ziren arren, eguerdi partean jende dezente hurbildu zen Seminariora.

Denetariko jendea ibili zen; batzuk bigarren eskuko autoa erosi nahi zutelako joan ziren, baina beste asko, autozaleak izanda, besterik gabe autoak ikusi  nahi zituztelako gerturatu ziren. "Autoak gustatzen zaizkit eta autoekin zerikusi duen edozer gustatzen zait", zioen mutil batek auto baten ezaugarriak eta prezioa irakurtzen zituen bitartean.

Autoak ere estilo, tamaina eta prezio guztietakoak zeuden: 4x4 ibilgailuak, familiarrak, furgonetak, auto klasikoak...
Bere aukera topatu ez duenak, hirugarren azokara itxaron beharko du; egongo da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak