Ohiko bihurtu da San Juan bezperan sua egitea San Martin plazan, eta aurten ere piztuko dute. Herri mugimendua arduratu da antolatzeaz eta herritarrei dei egiten diete pate hartzera. 22:30ean piztuko dute. Horren aurretik, baina, triki-poteoa egingo dute, 19:30ean, gaztetxetik abiatuta.
San Martin plazan piztuko duten suari dagokionez, urteko gauza txarrak bertara bota eta erretzeko aukera egongo da eta halaxe egingo dute Herri mugimenduko kideek. Baina ekitaldia hori baino gehiago izango da: txalaparta eta adar soinuekin emango diote hasiera, ipuina kontatuko dute, 20 bat lagunek sorgin-dantza egingo dute, abestiak entzuteko aukera egongo da, eta baita trikitilariak ere.