Trikipoteoarekin ekin zioten egunari. Gaztetxetik irten eta herriko tabernatan zehar ibili ziren gazteak. Eneritz Zabaleta eta Unai Gaztelumendi bertsolarien konpainian egin zuten poteoa. Ondoren, bazkaria izan zuten gaztetxean, 70 lagun inguru elkartu ziren. Egunari amaiera emateko kontzertuak izan zituzten Fight to Life, AND eta Ziggy and Koustic taldeen eskutik. Jende ugari bildu zen emanaldietan, batez ere, Arrasatetik joandako jendea. Izan ere, kontzertua eskaini zuten hiru taldeetatik bi Arrasatekoak ziren.