Ludivine Loze izan da azkarrena Osintxun

Mireia Bikuña 2011ko ekainaren 18a

Debabarrena taldeko kideak esprintean irabazi zuen Ana Usabiagaren aurretik. Kadete mailan Alicia Gonzalez izan zen azkarrena, eta gazte mailan Sheila Gutierrez. Bestalde, Gipuzkoako txapeldun izan dira: Ana Iriarte kadeteetan, Irene Usabiaga gazteetan eta Ana Usabiaga elite mailan. Debagoieneko ordezkari bakarra Maider Usandizaga kadete oñatiarra izan da. 10. lekuan heldu da helmugara.

Proba 11:00etan hasi zuten elite mailakoek. Irteera mailakatua izan zen: distantzia handiena egin behar zutenetik txikienera. Elite mailakoek 87 kilometro zituzten egiteko, gazteek 62 eta kadeteek 31. Antolatzaileen asmoa zen helmugara denak elkarrekin iristea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak