Koldo Eleizalde lehiaketako sarituak

Irati Goitia 2011ko ekainaren 18a

Gaur goizean banatu dira Koldo Eleizalde lehiaketetako sariak Bergarako Udal Pilotalekuan, eta harmailak guraso eta haurrez bete dira sarituei merezitako txaloak eskaintzeko. Ia 500 lan aurkeztu dira aurtengoan, sei genero ezberdinetan. Sariketan bertan, izan da aukera lan batzuk entzun eta ikusteko, adibidez: txisteak, bertsoak eta antzerkiak. Horietaz gain, ikastetxeek prestatutako zenbait emankizun ere izan dira.

Aurtengoa, Koldo Eleizalde lehiaketen XXVI. edizioa izan da eta ia 500 lan aurkeztu dira, sei generotan banatuta: ipuin idatzia, bertsoa, komikia, ipuin kontaketa eta antzerkia, txisteak eta umorezko pasadizoak eta eskola irratsaioa. Banaka zein taldeka aurkeztu dira partaideak. Honakoa izan da parte hartzea generoka:

  • Ipuin idatziak: 267
  • Bertsoak: 22
  • Komikiak: 97
  • Ipuin-kontaketa / Antzerkia: 50
  • Txisteak eta umorezko pasadizoak: 32
  • Eskola irratsaioak: 19

Bergarako Udaleko euskara zerbitzuak antolatzen du lehiaketa eta balorazio ona egin dute: "Parte hartzeari dagokionez, azken urteetakoaren antzerakoa izan da, baita lanen kalitatea ere. Sari-banaketara guraso dezente etortzen dira eta pozik gaude izandako erantzunarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak