Sentimenduz beteriko 25 urte beteko ditu Bergarako Orkestra sinfonikoak. 25 urte hauetako ibilbibea programa xume eta apal batekin hasi baziren ere, ez zen garrantzia txikikoa izan. Izan ere, egun, Euskal Herrian gutxi dira 25 urte bete dituzten orkestra ez-profesionalak.
Urtemuga berezi hau ospatzeko, ekainaren 25ean Alfredo Gz. Chirlaqueren eskutik, orkestrako sinfonikoko zuzendaria, kontzertu alai eta dinamiko bat eskainiko dute. Bertan, 25 urte hauetan jo dituzten pieza esanguratsuenetarikoak entzungo dira.
Kontzertuak bi zati izango ditu: lehenengoan orkestrak bakarrik joko du, eta bigarrenean, berriz, Aritzeta abesbatzak eta Musika Eskolako umeen abesbatzak hartuko dute parte.