57 urtetik gorako 27 aurre-erretiratu dira kaltetutako langileak. Urte hasiera ezkero, kaleratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak kobratu gabe daude. Orain, "subsidioko" 426 euro besterik ez dute kobratzen, baina diru honekin, erretiratu arte ordaindu beharreko "Gizarte Segurantza ere ezin" dute ordaindu.
Enpresak ez die inongo erantzunik ematen, baina badirudi kotizazioko diruaz arduratzen den Belgikako aseguru etxeak, Apra-Leven-ek, porrot egin duela. Langileek adierazi dute ez dutela amorerik emango, eta, behar izanez gero, epaitegietara joko dutela, bai enpresaren kontra, baita aseguruaren kontra ere. Gainera, erantzun edo soluzio bat jaso arte, egubakoitz guztietan Tavex-en egoitzaren aurrean protestatzen izango direla adierazi dute.