Bergarako Udalak Frantziako Arcachon herriko ur-parkera joateko irteera antolatu du. Uztailaren 6an, eguaztena, izango da irteera. 2000. urtean jaiotakoetatik aurrera joan ahal izango dira txangora. Interesa dutenek, ekainaren 20tik 29ra bitartean eman behar dute izena Kultura etxean. Prezioa da 18 euro. Autobusa eta sarrera daude sartuta prezioan, Autobusa goizeko 6etan aterako da bus geltokitik eta itzulera 22:00etarako aurreikusi dute, toki berean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.