'Emakumeak eta ziklismoa' berbaldia egubakoitzean udaletxean

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 16a

Asteburuan Bergaran izango den emakumezkoen errepideko lasterketarekin lotuta, eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, egubakoitzean, hilak 17, (19:00) Emakumea eta txirrindularitza izenburuarekin berbaldia egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Eta, mahai inguruan parte hartuko dutenak ez dira nolanahiko gonbidatuak izango. Txirrindularien ikuspuntua emango dute Espainiako txapeldun izatea zer den ondo dakiten eta Lointek taldean jarduten duten Eneritz Iturriaga abadiñoarrak eta Ana Usabiagak. Bi ziklista horien artean 10 urteko aldea dago, eta gaztetasunetik batek, eta beteranotasunetik besteak, egingo dute berba.
Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kazetariak, berriz, komunikabideen ikuspuntua gaineratuko du, eta Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak osatuko du laukote interesgarria, azken hori berdintasunean aditua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak