Tavexeko azken langileak haserre: "Enpresak irizur egin digu"

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 15a

Joan zen urteko udazkenean publiko egin zen herrian ziharduen zurrumurrua: Bergarako azken ehungintza lantegia, Tavex, "itxi egingo dute". Halaxe zabaldu zen hedabideetan eta halaxe konfirmatu zuten sindikatuek. Orain, baina, enpresan gelditzen ziren azkeneko langileak haserre dira. Enpresak "iruzur" egin diotela eta engainaturik sentitzen direla diote. Agindu zizkieten kalte-otdaindak ez dizkietela ordaindu.

"Tavex enpresako 27 aurre-jubilaturi ziria sartu digute. Urte hasieratik gaude gure kaleratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak kobratu barik. Orain, subsidioko 426 euro besterik ez ditugu kobratzen. Diru horrekin, Gizarte Segurantzarekin jubilatu arte ordaindu beharreko hitzarmena ere ezin dugu ordaindu". Halaxe dio ELA sindikatuak argitara eman duen prentsa oharrak.

Bestalde, diote, enpresak "bere gustuko eta komenentziako aseguruak eta tartekariak" kontratatzen dituela. Eta orain, "iruzurra egin digute".

"Ze konfiantza izan dezakegu horrelako aurre-jubilazioak eskaintzen dizkigutenean? Nola funtzionatzen du sistema honek eta, batez ere, nori eskatzen dizkiogu orain kontuak?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak