- Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailaren 2a, zapatua, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kantina ondoan.
- Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren, egunean bertan, mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 19:00etatik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira.
- Fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak: uztailaren 6tik 13ra (biak barne) astegunetan, Kultura etxean, 18:00etatik 21:00etara.
Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan emango zaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.
Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 19:00etatik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du.