San Martin plaza jendez beteta zela igo da Bitorianatxo Errege Seminarioko teilatura, Bergarako jaiei agur esateko. Bost egun izan dira. Jai giroa eta umorea nagusitu dira. Denetik, onetik eta denendako egon da. Normaltasunez joan dira, gainera, aurten Mendekosteak.
Udalbatza berrien osaketa ere jaiek bete betean harrapatu dute. Eta alkate batekin, azkeneko lau urteotan izan den Agurne Barrusorekin hasi, eta berriarekin, zapatuan kargu hartu zuen Jesus Elortzarekin, amaitu dira jaiak.
Udal gobernu berriko kideak umoretsu eta irribarretsu ikusi ditugu bart, jaien amaieran. Pozik. Baina nekatuta ere bai, kargu hartu eta bete betean heldu behar izan dizkiete-eta ardurei, jaiak normal eta ondo joan zitezen.
Animatuenak, dantza gogoz, Oihan Vegaren disko festarekin geratu dira.