San Antonio auzoan betidanik egon da baseliza bat. Azken urteetan hori bota eta behin-behineko ermita inprobisatu bat eratu zuten Artzamendi plazan, kaleko lanak zirela eta. Asmoa, kaleko lanak amaitzean antzinako baseliza zegoen leku berean berri bat eraikitzea zen.
Gaur, zabaldu dute baseliza berria eta jendeak ez du elizkizun hori galdu izan nahi. Txistujole, buruhandien eta erraldoien laguntzaz jai borobila egin dute. Meza bukatzean luntxa ere egon da.
Atzo, bestetik, ermita zaharraren kanpandorrea zena hainbat urteetan gordeta izan eta gero kapera ondoan jarri eta inauguratu egin zuten. Horrekin guztiarekin, San Antonioko bizilagunek badute berriz otoitz egiteko lekua auzoan bertan.