Ihesaldia Deskargan gora
San Antoniotik irten eta Oñatiko Zubillaga auzotik lehenengo itzulia egin ondoren tropela batuta pasa zen San Antoniotik. Bigarren itzulian, Oñatitik gora egin eta Legazpira jo zuten txirrindulariek.
Deskargan gora Alonsok berak eta beste batek ihes egin zuten. "90 metroko aldea hartu dugu", esan zuen Alonsok amaieran. Baina, Antzuolara bidean tropelak harrapatu egin zituen ihes eginda zihoazen bi txirrindulariak. Hala, esprintean erabaki zen lasterketa. Alonsok 1.29.05ko denbora behar izan zuen; bigarrena Ander Etxezarreta izan zen; eta, hirugarrena Dorletako Ama taldeko Danel Sagasta. Bergarar onenaren saria Urtzi Muguruzak jaso zuen. Lasterketa Euskadiko txapelketa izan zen.