Mikel Aristi bergararra Espainiako selekzioarekin dabil egunotan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 12a

Bergarako Sumofic Lokatza taldeko Mikel Aristi gazte mailako Espainiako selekzioarekin aritu da aste bukaeran. Hilabete barru Italian jokatu duten Europako txapelketei begira egin dituzte entrenamenduak.

Atzo, zapatua, 23 urtez azpikoekin batera lehiatu zen eta 34. postuan sailkatu zen bergararra. 43 kilometro orduko abiaduran egin zuten 122 kilometroko ibilbidea. Sentsazio onak izan zituen txirrindulari bergararrak. Aristi bergararra da, Victor Etxeberria nafarrarekin batera Espainiako selekzioan dabilen euskaldun bakarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak