Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, epaitegi aurrera heldu eta banderak falta zirela egiaztatu dutenean, jakin ahal izan dute ekintzaren egileek gaztetxerako bidea hartu dutela. Bertara joan dira ertzainak ere eta "epaitegi ataritik kendutako ikurrina esku artean zeraman gazte bat" identifikatu dute. Ertzainek eskatuta, ostutako beste bandera –Espainiakoa– atera du gero; ordurako erreta zegoen hein batean. Agenteek gaztea atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, ekintzetan parte hartzearen akusaziopean.