Bergarako jaien gaineko berezia Goienan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 10a

Iluntzeko zortzietan suziria jaurtitzearekin bat, ibarreko herretako jai nagusiei hasiera emango zaie gaur. Bergarako pazkoak lehenengo; Arrasateko San Juanak ondoren; San Pedroak, Ferixa nagusikoak… Horien guztien berri emango dugu Goiena telebistan. Imanol Gallego eta Asier Alkortaren eskutik.

Bergarako jaien berri astelehen eta martitzenean izango dugu, Arritxu Barrusok gidatzen duen Magazinean. Eta ekainaren 17, 18 eta 19an, saio berezia emitituko da Pazkoen gainekoa.

IEsan bezala, Imanol Gallego eta Asier Alkorta erreportari lanetan ibiliko dira jaietan, jo eta ke, Bergaran gertatzen dena jasotzen. Umore onean beti ere. Aurrerantzean, gainera, Bergarakoen ostean, beste herrietako jaietan ere ikusiko ditugu kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak