Traje beltza estreinatuko du gaur Bergarako bandak

Imanol Gallego 2011ko ekainaren 10a

Orain arteko urdinak urte asko zituen, oso erabilia zegoen eta zaharkitua ere bazegoen. Hori horrela, berria egitea erabaki du Udalak. Beltz kolorekoa eta dotorea da bandaren jantzi berria. Gizonezkoek ohiko traje beltza, alkandora zuria eta gorbata beltza dute. Emakumezkoena belaunerainoko gonadun –eurek ala erabakita– traje beltza da eta alkandora entailatu zuria du. Alkandorak mao-lepoa du eta jakak ere mao antzekoa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak