Juanjo Lopez: "Betidanik egin ditut argazkiak, baina lehen nire kasa egiten nituen"

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2011ko eka. 10a, 18:28

Bikotea lanarekin, Bergara hiria XXVII. argazki lehiaketan arrakasta lortu du Juanjo Lopezek.

Juanjo Lopez, Bergara hiria argazki lehiaketako koloretako argazkietako herriko irabazlea. Zorionak, lehenik eta behin.

Eskerrik asko

Bikotea izeneko lanarekin irabazi duzu. Badu argazki honek istorioren bat atzetik?

Bai, argazki hau Pushkarren dago aterata, Indian. Bikotea autobus geltokian zegoen, autobusa irteteko zain, lehiatilatik begira. Gu ere autobusa irteteko itxaroten geunden eta bitartean elkar argazkiak ateratzen ibili ginen.

Zenbat denbora daramazu argazkilaritzan?

Ba, betidanik egin ditut argazkiak, baina nire kasa.

Zelan hasi zinen talde horrekin lanean?

Duela urteak, lagun bat kolektiboan sartu zen. Garai horretan diapositibetatik digitalera pasatzeko eskaner bat nahi nuen nik eta lagun horrek bertan gailu hori erosi nahi zutela esan zidan. Beraiekin harremanetan jarri nintzen erosketa horretan kolaboratu nahi nuelako, eta arrezgero partaide bat naiz.

Eta orain, askotan elkartzen zarete?

Bai, astelehenero elkartzen gara 19:30ean gauzak antolatzeko eta argazkiak ikusteko. Patata batzuk edo txanpinoi batzuk jaten ditugu, zerbait hartu eta elakarrekin egoten gara. Honelako lehiaketetak prestatzeko lan handia egin behar izaten da.

Argazkigintzari lotuta sari gehiago irabazi dituzu.

Beno, gutxi batzuk. Bergaran esaterako ihaz hirugarren saria lortu nuen zuri-beltzeko argazkietan. Pare bat sari lokal ditut, Zumarragako beste bat, eta baditut Gasteizeko batzuk ere.

Zerbaiten gainean zaude lanean orain? Lehiaketaren baten parte hartzeko asmoz?

Bai, baditut lehiaketa batzutan parte hartzeko asmoa. Hilaren 15erako Gasteizen Foto-arte lehiaketako argazkiak aurkeztu behar ditut eta Zumaian zuri-beltzeko beste lehiaketa bat ere izango da laister, garraiobideen ingurukoa. Bietan parte hartzeko asmoa dut.

Nola prestatzen dituzu lehiaketetarako argazkiak?

Norberak argi izan behar du zer lortu nahi duen. Bakoitzak gainera, modu baten interpretatzen ditu gauzak. Behin hori argi duzula aurkezten duzu aldez aurretik daukazuna edo argazkiak ateratzera irten behar zara.

Hala eta guztiz ere, izango duzu gehiago erakartzen zaituen gai konkreturen bat.

Bai, noski. Natura, giroa, mendia… Normalean mendira joaten gara eta zerbait polita ikusten badugu ba horri argazkiak ateratzen dizkiogu.

Beraz, kamara beti soinean eramaten duzu.

Bai, beti. Mendi gogorren bat egiten badugu kamera arina eramaten dugu, besteetan kamera handia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak