Eguenetan eta domeketan zabalik izango da 17:00etatik 20:00etara, eta egubakoitz eta zapatuetan, 17:00etatik 21:30era. Abuztuko oporraldietan itxita egongo da eta irailean berriro ere zabalduko dute.
Hainbat jarduera antolatuko dituzte bertan, baina ez dute nahi gazteak behartu ekimenetan parte hartzea. "Gura badute parte hartuko dute eta ez badute gura, ez", adierazi du Nagore Narbaitza Bergarako Udaleko hezkuntza teknikariak.
Hil honetan, esate baterako, futbol txapelketa antolatuko dute, hainbat irteera egingo dituzte eta tailerrak ere egingo dituzte.
Lehengo Udal Euskaltegiaren bi pabilioi handi hartuko ditu gaztelekuak. Gela nagusi bat izango du, sukalde bat, tailerrak egiteko bi gela, kale hezitzaileendako gela bat eta begiraleendako beste bat.
Gaur irekiko duten gaztelekuaren proiektua 2008an hasi ziren lantzen, herriko gazteekin batera, Udaleko teknikari eta agintariak.