Etxebizitza bihurtzeko lau lokal zozketatu dituzte

Txomin Madina Milikua 2011ko ekainaren 8a

Mekolalden, Zubiaurren, San Pedron eta Elorregin  daude lokalok, eta 50 pertsonak zuten izena emanda zozketarako.

Mekolalden dagoen lokalak 106 metro koadro ditu eta Stoyan Minchev Stoyanov-i tokatu zaio;  Zubiaurrekoa, 103 metro koadrokoa, Li Yu Pan-i; 103 metro koadroko San Pedroko lokala Naiara Polvorosari; eta lokalik handiena, ia 139 metro koadro dituen Elorregikoa, Domingo Ruizi. Metro koadroko prezioa, 750 eurokoa da.

Zozketaren ostean Agurne Barruso jarduneko alkateak azaldu duenez, babes ofizialeko etxeen ordenantzako irizipide beberak erabili dira bai eskariak onartzeko eta baita eskainiko diren lokalen prezioa zehazteko ere. Barrusoren esanetan, ekimen honekin etxebizitzen prezioak merketzea eta erabilera komertziala izandako lokalak berriz ere erabiltzea gura izan dute.

Gaur zozketatuako lokaletako batzuk, aurrez ere zozkatu zituzten, baina egokitu zitzaizkienek ez zituzten onartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak