Bergarako gaztetxeak 11 urte beteko ditu

Bergarako gaztetxearen 11. urteurrena gero eta hurbilago dago, eta jada guztia antolatua dago. Datozen egunotarako hainbat kontzertu, hitzaldi eta ekitaldi berezi antolatu dituzte gaztetxekoek urteurrena merezi den bezala ospatzeko. Ekintza hauek ekainaren 16an hasiko dira, eta bost egun beranduago, ekainaren 21ean amaituko dira.

Hala ere, herriko jaiak direla eta, larunbat honetan Elviscaino Djaren emanaldia izango da eguerdiko 12tan. Urteurrenaren ospakizunekin jarraituz, hauek izango dira egun horietan izango diren ekitaldiak:

Ekainak 16:

  • 18:30etan Anarkherria 25 Urte hitzaldia, Jakue Pascual-en eskutik.  Germinal Fanzineak antolatuta.
  • 21:00tan Afaria Auzoko taldearen eskutik. Munduko Janariak izango dira eta soilik 3 euro ordaindu beharko dira. Talde honek, etorkinen integrazioa euskararekin uztartzen du eta honakoan etorkinekin batera euren lurraldeetako janariak egongo dira (senegal, latinamerika, EH, Maroko).

Ekainak 17:

  • 23:00tan. Apropox antzerki taldearen eskutik Eunon obra antzeztuko dite, hitzik gabeko antzezlana.

Ekainak 18:

  • 14:30tan bertso bazkaria egongo da Eneritz Zabaleta eta Unai Gaztelumendi bertsolarien eskutik. Tiketak 7 euroren truke Arrano, korta-zahar eta gaztetxean egongo dira salgai.
  • 19:00etan dantza. Tradizionala eta garaikidea uztartzen duen taldea izango da.
  • 22:30etan kontzertuak: Fight to Life eta Ziccy and Koustic.

Ekainak 19:

  • 22:30etan Zinea: Mi Mejor Enemigo.

Ekainak 20:

  • 18:30etan La Ternura De Los Pueblos hitzaldia Jesus Valencia-ren eskutik. Angiolillo liburutegiak antolatuta.

Ekainak 21:

  • 18:30etan Musika Zuzenean, webgunearen aurkezpen tertulia herriko musikariekin.
  • 21:00tan Txapa irratian Sasi guztien azpitik saioa eskainiko da, gaztetxeari buruzko berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak