'Burnia' estreinatuko du bihar Edu Muruamendiaraz bergararrak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 8a

Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko du Edu Muruamendiaraz koreografo eta dantzariak bere azken lana. Burnia izenekoa, Bizkaiaren garapenean burdinak izan duen garrantzia azpimarratu eta goratu nahi izan du. Aukeran dantza konpainiak antzezten du.

Arriaga antzokiak berak ekoiztu du dantza antzezlan hau. Bigarrena da. Aurretik, Pobres bestias ekoiztu zuen. Edu Muruamendiaraz da zuzendari eta koreografoa. Unai Elorriagak idatzi du testua eta Aukeran dantza konpainiak antzezten du. Fernando Vazquezena da jatorrizko musika eta Bilboko Udal Musika Bandaren kontu doa musika, Juan Jose Ocon zuzendari delarik.

Edu Muriamendiarazen ideia izan da. "Unai Elorriagari komentatu nionean harritu egin zen" esan zuen atzo muntaiaren aurkezpenean. "Formatu bakarra da" esan zuen; izan ere, Arriagan bakarrik "aurkeztu ahal izateko pentsatua dago, oraingoz".

65 minutuko muntaia da; atsedenik barekoa. Zuzeneko musika du. Ikuskizunean, burdinak eta dantzak bat egin dutela adierazi zuen bergararrak. Burdinaren aro historikoak kontatzen ditu Iturriagak.

Bihar, eguena, estreinatuko da muntaia eta egubakoitzean eta zapatuan, ekainaren 10ean eta 11n, ere ikus ahal izango da.

Aukeran dantza konpainiaren hamar dantzari izango dira oholtza gainean.

Sarrerak 6,40 eta 21 euro artean jarri dituzte salgai Arriagan bertan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak