Iruretak eta Mendizabal antzuolarrak Azpiri elorrioarra eta eta Linzoain nafarra izango dute aurrean, gaurko finalerdian. Mendizabalek Bergaran irabazitako bigarren txapela nahi du, duela hilabete gutxi Bergarako 4t'erdikoan nabarmendu zen-eta.
Biharko Izarrak torneoa irabazi berri du
Denboraldi biribila egiten dabil Antzuolako pilotaria, besteak beste, Biharko Izarrak txapelketa irabazi berri duelako. Azken ediziotan finalaren atarian geratu da Mendizabal, baina oraingoan finalera sailkatu eta Untoria 22-15 hartu zuen mendean.