Sahararen aldeko Bergarako Bubisher elkarteak, uztaila eta abuztuan haur sahararrak etxean harteko kanpaina abiarazi du. Umeoi Aljeriako Tinduf errefuxiatuen kanpamenduetatik kanpo oporrak pasatzeko aukera eskaintzea da kanpaina horren helburua. Izan ere, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikook, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi dira eta euren familiekin batera, erbestealdi luzea jasaten ari dira, oso baldintza gogorretan: elikadura, osasun eta hezkuntza gabezia handiak dituzte eta udaran 50 graduko tenperaturak jasaten dituzte.
Elkartasun proiektu honekin, haurrei beste errealitate bat bizi eta ezagutzeko aukera eman nahi zaie. Umeok etxean hartzeko interesa dutenendako batzarra deitu du Bubisherrek gaur, astelehena, 19:00etan, Errotalde kultura etxean.