Bergarako besarkada gogoratuko dute Irizarren

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko ekainaren 6a

Hori eta etxearen alderdi historiko-artistikoa jasotzen duten panelak jarriko dituzte atarian.

Irizar jauregiko atarian etxearen historiari buruzko panelak jarriko ditu Udalak. Iazko uztailean herriko ondare historiko-artistikoa balore turistikoan jartzeko bideragarritasun plangintza onartu zuen Udalak eta haren baitan jarriko dituzte panelok Irizarren.
Eskuhartze museografiko horren helburuak dira, alde batetik, 1939. urtean Espartero eta Maroto jeneralek sinatu zuten Bergarako komenioa gogoratzea eta beste aldetik, Irizar jauregiaren alderdi historiko-artistiko garrantzitsuenak nabarmentzea.

Panelen bidez

Atariaren eskumako aldean Bergarako komenioa azalduko dute eta horretarako izkina bakoitzean erliebean figura bat jarriko, batean Espartero eta bestean Maroto, jarriko dituzte, tamaina errealean. Bi irudion artean, sinatu zen komenioaren gaineko azalpena jasotzen duen panel handi bat egongo da.
Atariaren ezkerreko aldean, berriz, ertzetako bakoitzean, bi metroko egiturak jarriko dituzte eta jauregiaren eta lorategiaren aspektu historiko-artistiko garrantzitsuenak nabarmenduko dira haietan, testu eta irudien bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak