Hainbat kale berrirendako izenak onartu zituzten osoko bilkuran

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko ekainaren 6a

San Lorentzon eta Larramendi industriagunean sortuko diren kale berriendako izenak onartu zituzten.

Asteleheneko ohiko osoko bilkuran hainbat kale berriren izenak onartu zituen aho batez udalbatzak.
Alde batetik, Ugarte kalea zatitzean kale berria sortuko da San Lorentzo aldean egiten diharduten etxegunean. Beste aldetik, Larramendi industriagunean kale nagusi bat eta beste zortzi zeharkale sortu dira. 

Ernai taldea gogoan

Ugarte zatitzean sortuko den kale  berriari Ernai kalea izena jarriko diote. Ernai 60. hamarkadan euskarazko antzerkigintzan jardun zuen herriko talde baten izena da. 1965. urtean hasi ziren lanean eta gorabehera batzuk tarteko, jarraipenik ez izatean, 1972an desegin egin zen. Ernaikoek ospe handia lortu zuten, eta Euskal Herriko herri ugaritan antzeztu zituzten euren lanak. 
Larramendi industriaguneari dagokionez, kale nagusiari Larramendi izena jarri diote. Zeharkaleei: Errementari, Hargin, Errotari, Ehule, Ikazkin, Labanagile, Jostun eta Arotz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak