Atzo egon zen jokoan Debagoieneko Binakako Bertsolari Sariketako bigarren kanporaketa Uberan. Afari goxo baten ondoren izan zen saioa eta giro epel batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek. Lau bikote aritu ziren saioan: Eñaut Uriarte eta Iñigo Arzelus; Paula Amilburu eta Xabi Igoa; Enaitz Alustiza eta Maddi Labayen; eta azkenik garaile izan ziren Jokin Labayen eta Ane Zuazubiskar.
Saio txukun eta umoretsua izan zen, bertsolariek ondo erantzun zizkioten-eta Maria Izagak jarritako gaiei. Aipatzekoa da bertsolari gazteek erakutsitako maila.
Hurrengo saioa, Aramaion
Hilaren 19an izango da finala Arrasateko Gaztetxean. Bertan, Labeyen eta Zuazubiskarrez gain, Oñatiko Urko Egaña eta Josu Igartua eta Gorka Larrea eta Joseba Lasagabaster ere ariko dira. Laugarren eta azken bikote finalista ostiral honetan jakingo da, Aramaion, Uribarriko elkartean 20:30ean hasiko den saioan.