Arnasguneak babestea aldarrikatuz, giro bikaina Bergaran, Uema egunean

Txomin Madina Milikua 2011ko ekainaren 6a

Uemak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Bergara aukeratu du aurten bere eguna ospatzeko, eta hala, egun horren harira, ekintza ugari ari dira burutzen gaur egun guztian zehar. Arnasguneak, hau da, euskara nagusi den esparruak babestea da aurtengo aldarrikapen nagusia. Eguneko argazkiak hemen.

Uemaren urteroko batzarrarekin hasi da gaur Bergaran, Gure hizkuntzak har dezan arnas lelopean  egiten ari diren Uema eguna, eta batzar horretan, besteak beste Mankomunitateko 60. herria izango dena onartu dute, Deba hain zuzen ere.

Horren ostean, San Martin plazan ekitaldi instituzionala egin dute, eta bertan Jon Bollar Uemako lehendakariak hartu du hitza. Euskararen arnasguneak, hau da, gehiengoa euskalduna den udalerriak babesteko beharra aipatu du bertan Bollarrek: "Euskara osasuntsu dagoen herrietan ere adi egon behar gara. Hirgintza proiketu handi batek esaterako, herri euskalduna zena erdaldun bihur dezake-eta edozein momentutan". Ekitaldia amaitzeko, Auzoko programan parte hartu duten etrokinek abesti bat kantatu dute euskaraz.

Ekitaldiaren ostean, kantujira egin dute herriko kaleetan barna, eta ondoren, 85 lagun inguru bildu dira herriko plazan bertan egindako herri bazkarian. Horretaz gain, puzgarriak ere egon dira txikitxiendako eta hitz gurutzatuen txapelketa ere egon da jokoan. Bertan, ibon Zalduak eta Aloña Aranburuk osatutako bikotea izan da nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak