Urbano zerbitzua Boluraino iritsiko da datorren urtean

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko ekainaren 3a

Bestalde, astelehenetik domekara luzatuko dute zerbitzua eta maiztasuna ere areagotu egingo da. Astebunetan 20 minuturo izango da.

Urbano zerbitzua ustiatzeko baldintzak onartu zituen udalbatzak ahoz batez, asteleheneko osoko bilkuran eta orain lehiaketara aterako dituzte.

Baldintzon arabera, oinarrizko bi linea zirkular egongo dira erdigunea lotuko dutenak puntu hauekin: Ibarra kalea, Ozaeta, Zubiaurre, Bolu, San Lorentzo, Amillaga eta Matxiategi. Berrikuntza Bolu izango da, orain arte ez zen eta zerbitzua haraino iristen –ziburuen ondoko biribilgunean geratuko da–. Linea bakoitzak 20tik gora geldialdi egingo ditu.

Astelehenetik domekara

Maiztasuna areagotu egingo da. Lanegunetan, astelehenetik egubakoitzera, urte osoan –abuztuan izan ezik– 07:00etatik 21:0etara izango da zerbitzua, eta kadentzia 20 minutukoa. Zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zerbitzua, 40 minuturo. Eta domeka eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, 40 minuturo. Prezioari dagokionez, bidaia batek 1,10 euro balioko ditu eta 10 bidaiako bonuak, berriz, 6 euro.

Zerbitzua emateko hiru ibilgailu berri egongo dira –bi zirkulatzen eta bat erreserban– eta irisgarritasun baldintzak beteko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak