Uema eguna zapatuan Bergaran

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 3a

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Uemak, Uema Eguna Bergaran ospatuko du bihar. Uemak, Udalak eta Jardun elkarteak nabarmendu dute egun berezia izango dela aurtengoa, Bergarak Uemaren aldeko apustu indartsua egin duelako eta bi agintaldiren artean ospatuko delako. 20 urte betetzen ditu Uemak, gainera. Ekitaldi ugari prestatu dituzte. Berritasunen artean, Hitz gurutzatuen lehiaketa.

Uemako lehendakari Jon Bollarren hitzetan: "Egoera politiko berriak eta udal hauteskundeen emaitzek aukera emango digute hurrengo hilabeteetan inoiz ez bezala hazteko".

Gainera, festak Uemaren mezua hobeto hedatzen lagunduko du. Maitane Arizabaleta Jardun euskara elkarteko kidearen hitzetan, "euskalgintzarentzat Bergara Ueman egotea pozgarria da: batetik, euskararen ezagutza maila handia dela adierazten duelako; eta, bestetik, euskaraz bizi izateko".

Jaia eta aldarrikapena

Jaiak, baina, aldarrikapen horiek guztiak era ludikoan adierazi nahi ditu. 08:00etatik 23:00ak arte ekitaldi ugari antolatu dituzte; besteak beste, hitz gurutzatuen lehiaketa. Antolakuntzakoek gogoratu nahi izan dute San Martin plazan egingo den herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 30a izango dela.

  • 10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.
  • 11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
  • 12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
  • 12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.
  • 13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.
  • 15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
  • 16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...
  • 18:00 Dantzaldia, Erlaxi taldearekin.
  • 23:00 Kontzertua, gaztetxean.

Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat (12 urtetik gorakoak) eta umeentzat  (12 urtetik beherakoak) 10 euro. Txartelak erosteko aukera izango duzue 946 27 91 95 telefonora deituta edo Bergarako ohiko tokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak