Uztailean eta abuztuan ume sahararrei harrera egiteko kanpaina abian da

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 2a

Sahararen aldeko herriko Bubisher elkarteak uztailean eta abuztuan ume sahararrak bertora ekartzeko kanpaina abian jarri du. Interesatuak ekainaren 6an, astelehena, 19:00etan Kultura Etxera gerturatu beharko dira, bilera informatibora.

Aurten Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi diren 7 eta 12 urte bitarteko umeak ekartzeko asmoa erakutsi du Bubisher elkarteak. "Elkartasun proiektu honen helburua haurrei beste erralitate bat bizi eta ezagutzeko aukera ematea da", azaldu dute elkarteko kideek. Funtsean, umeei errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dituzten egoeren aurrean arnas bide bat ematea eta bi herrien arteko besarkada solidario bat ematea da elkarteak duen helburua.

Horretarako, ekintzaz betetako bi hilabete antolatu nahi ditu Bubisherrek. "Ahatzezinezko bi hilabete antolatu nahi ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak