Bidezkoa da epaileek ideologia jakin bat edukitzea?
Nik ez nuke bidezko hitza erabiliko, baina argi eduki behar dugu epaileak pertsonak diren neurrian ideologia jakin bat dutela. Hemen gertatzen dena oso bestelakoa da; euren ideologia erabiltzeaz gainera, Auzitegi Nazionalera iristeko lagundu dieten partiduei men eginez haien interesetara moldatzen dituzte epaiak.
Bi partidu handiek hain eragin handia dute goi mailako epaitegietan?
Kontuan izan behar da PPk eta PSOEk aukeratzen dituztela epaileak, eta, noski, euren ildokoak aukeratzen dituzte, epaileen kontrola ziurtatzeko. Noizean behin, baina, CIU eta EAJ ere aukera txiki bat izatera iritsi dira.
Normalak dira Auzitegi Gorenaren, Konstituzionalaren eta Nazionalaren artean dauden kontraesanak ?
Bai eta ez, ezin dizut erantzun borobilik eman. Normala da epaile bakoitzak bere ikuspuntua edukitzea, baina horren atzean gauza gehiago dago. Epai ezberdin horien atzean bi partidu handien interesak ageri dira. Arazoa ez da legea interpretatzeagatik gertatzen, arazoa interpretazio horren benetako arrazoietan dago. Hor dago epaitegi boteretsu hauek kontrolatzeko nahiaren gakoa.
Alderdi popularra boterean egongo balitz, Bildu legala izango litzateke?
Hori zin dut ziurtatu, baina ezetz esango nuke. PP boterean egon den urteetan Alderdien Legea era zorrotzago eta baztertzaileagoan aplikatu da.
Euskadiko Epaitegi Gorenean ere politizazio hori horren argia da?
Ez. Maila txikiagoko epaitegietan ez da horren erabilpen politikorik nabaritzen.