Urtero moduan, Debagoieneko Atzegik batzarra eta festa antolatu ditu. Aurten, Bergaran egingo du ekitaldia, eta oraingoz 110 pertsonak izena eman duten arren, 135 izatera iristea espero dute antolatzaileek. Zapatuan, 12:30ean, Zabalotegi aretoan batzarra egin ostean, 14:00etan Munibe plazan bazkaria izango dute. Ondoren, bertaratzen direnak, musika eta dantzaren laguntzarekin, jai giro algaratsuan murgilduko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.