Infernukua taberna berriz martxan

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2011ko eka. 2a, 19:00

Bart belaunaldi askorentzat erreferentea izan den Infernukua tabernaren inaugurazioa izan da. Taberna, 2003ko irailaren 23an itxi zituen ateak, eta lehengo jabearen ilobak, Alejandro Gonzalez Larrañagak, taberna berriz zabaltzea erabaki du. Hemen inaugurazio ekitaldiko BIDEOA.

Lehengo espiritu berarekin jarraituko dutela adierazi du Alejandrok, jaiak egiten, kontzertuak ematen eta afariak prestatzen besteak beste. Infernukua bere sukaldeagatik ezaguna zen taberna zen, eta orain ere horrekin jarraitzea da jabearen helburua, bokadiloak, pintxoak eta karta txikia baina kalitatezkoa eskaintzen.

Inauguraziora jende asko gerturatu da, eta hemendik aurrera beraien poteo ibilbideko taberna izango dela ziur daude. Jendeaz gain, pintxo asko ere egon dira, eta Azkaiter Peloxen eskutik kontzertu txiki bat ere. Jaia arratsaldeko zazpietan hasi eta luze iraun du.

Taberna 1890. urtean zabaldu zen lehen aldiz, Matilde Alkarainen eskutik eta hau familia negozioa berrartzen den laugarren aldia da. Bergararrak oso pozik daude betiko taberna hau berriz zabaldu delako. Hemendik aurrera Rock&Rolla, afari onak eta giro ezin hobea izango dira nagusiak taberna honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak