Egitarau oparoa egin du Herri mugimenduak Pazkoetarako

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko ekainaren 1a

Askotariko ekitadiak egongo dira; kontzertuak, bertso bazkaria, baltsa jaitsiera... Guztia Bideberriko txosnagunean.

Herri mugimenduak dagoeneko prest du Pazkoetarako antolatu duten egitaraua eta eguaztenean aurkeztu zuten Bideberrin, txosnagunean. 
Egitarau oparoa izango da eta askotariko ekitaldiz osatua behean ikus daitekeen moduan.
Herri mugimendukoen esanetan, aurten ere Xaxau birusa "borrokarako eta festarako indar eta gogoarekin" dator eta herritar guztiak gonbidatu dituzte jaietan parte-hartzera. Horrekin batera, "jaiez gozatzeko aukerarik izango ez duten guztiak" ere ekarri zituzten gogora.

Hiru txosna

Azken urteetan bezala, txosnagunea Bideberrin egongo da eta han hiru txosna jarriko dituzte: bi edariak banatzeko eta hirugarrena otarteko eta razioekin. Horrekin batera, kontzertuetarako eskenatokia ere egongo da eta baita mahai eta eserlekuak ere.
Bestalde, edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustua egingo du herri mugimenduak txosnagunean aurten ere, eta eguazteneko aurkezpenean esan zutenez, herritarrak animatu nahi dituzte txosnagunetik kanpo ere edalontzi horiek erabiltzera.

Egitaraua:

Ekainak 10
14:30 Ikasleen bazkaria San Martin plazan. Gero, trikipoteoa.
20:00 Txosnak irekiko dituzte.
22:30 Kontzertua Bideberrin: Zezenaren taldea, Bizadunak eta Band Sound System.

Ekainak 11
14:30 Bertso bazkaria Bideberrin, Amets Arzallus eta Jone Uriarekin.
22:30 Kontzertua Bideberrin: Los Galerna, Slamtilt eta Arkada Sozial.
05:00 Kulero eta kantzontzilo leihaketa.

Ekainak 12
18:00 Baltsa jaitsiera.
20:00 Kontzertua Bideberrin: Garate, Anari eta Sorkun.

Ekainak 13
20:00 Joxpa erromeria taldearen kontzertua Bideberrin.
23:00 Kontzertua Bideberrin: EH Sukarra eta Dolce Tangana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak