Goitibeherak egiteko ez da baldintzarik jarri baina parte hartzaileek motorreko kaskoa eta arropa egokia (botak, praka luzeak, txaketa, eskularruak,...) eraman beharko dute. Txapelketa Euskadiko Txapelketarako puntuagarria bada ere, gaztetxoentzat librea izango da.
Sariak
Bi sari mota banatuko dira txapelketan: Euskal Ligan lehiatuko diren goitibeherena eta herri mailakoak. Ligan lehiatuko direnen artean, errodamendu kolektiboekin egindako goitibeherek hiru sari edukiko dituzte (100, 50 eta 30 euro, hurrenez hurren), goitibehera arinen artean ere beste hiru banatuko dira eta neumatikoen artean ere beste hiru banatuko dira.
Herri mailako sariak hiru izango dira: 120, 100 eta 90 eurokoa, hurrez hurren. Halaber, emakumeek gidatutako goitibeherak 80 euroko saria jasoko dute.