"Ez ditugu Euskaltelek utzitako bizikletak erabiliko"

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 1a

Zapatuan egingo dute Bergaran Euskadiko erlojupeko proba. Gazte mailan hamasei ziklistendako tokia baino ez da egongo, eta lau baino ez dira izango gipuzkoarrak. Eta gaur, eguaztena, Aizarnazabalen egingo duten Gipuzkoako txapelketan egongo dira lau txartel horiek jokoan. Proba horietarako bizikleta bereziak utzi dizkie federazioak Sumoficekoei, Euskalteleko bizikletak: "Baina azken orduan ez gara gauza arraroak egiten hasiko".

Sumofic-Lokatza taldetik hiru ziklista sailkatu dira gaur egingo duten Gervais Oroigarrirako, Gipuzkoako Txapelketarako: Mikel Aristi, Hodei Orobengoa eta Eneko Lizarralde. Eta eurekin batera egongo da, baita ere, Mugarri Jay (Dorletako Ama) taldeko Iker Eskibel eskoriatzarra. Amateur mailan, berriz, Debabarrena taldeko Jon Rivero ere proban izango da. Eta kontuan izan, lau onenak Bergaran izango direla zapatuan, Euskadiko Txapelketan.

Gurpilak bakarrik erabiliko dituzte

Gaurko lasterketarako federazioak Euskaltelek erlojupekoetarako erabili izan dituen bizikletak utzi dizkio Lokatza-Sumofic talde bergararrari. Astebete egin dituzte bizikleta horiekin, baina gaurko lasterketan ez erabiltzea erabaki dute: "Iban Velascok eta Jorge Azanzak erabilitako bizikletak dira, erlojupekoetarako bereziak, baina txirrindulariak ez dira ohitu. Postura ezberdina da, eta ez gara azken orduan gauza arraroak egiten hasiko. Bakoitzak bere bizikleta eramango du, baina erlojupekoa egiteko akople bat jarriko diegu", adierazi du Iker Sanchez entrenatzaileak.

Txirrindularien helburua proban lan ona egitea da, eta zapatuko hitzordu handirako sailkatzea: "Txirrindulari bat sailkatzen bada, helburua beteta".

Gaur, lasterketa 19:30ean hasiko dute, eta hau da irteera ordena:

19:15 GORROTXATEGI, Xabier
19:16 ARISTI, Mikel (Sumofic-Lokatza)
19:17 IZAGIRRE, Julen
19:18 AZKARATE, Iker
19:19 OROBENGOA, Hodei (Sumofic-Lokatza)
19:20 GARAIALDE, Mikel
19:21 MURIEL, Adrián
19:22 LOPEZ, Alain
19:23 ESKIBEL, Iker (Mugarri-Jay)
19:24 OLABERRIA, Pello
19:25 GANDARIAS, Asier
19:26 LIZARRALDE, Eneko (Sumofic-Lokatza)
19:27 UNANUE, Asier
19:28 BENGOETXEA, Xabier
19:29 USABIAGA,Irene
19:30 ESKAMENDI,Dorleta
19:31 SANTESTEBAN,Ane
19:32 EPELDE,Mireia
19:33 OLABERRIA,Leire

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak