Manu Barreirok eta Agustin Busselok irabazi dute Bergara Hiria 27. Argazki Lehiaketa

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 31

Bergara Hiria 27. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak: Manu Barreiro beasaindarraren "Vicky" argazkiak jaso du zuri-beltzeko argazkien lehenengo saria eta Lasarteko Agustin Busselok koloretako lehenengo saria bere egin du, "Platycnemis latipes" argazklarekin. Guztira 254 argazki aurkeztu dira lehiaketara; 126 zuri-beltzean eta 128 koloretan.

Epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Pablo Freijo (Euskal Herriko Argazkilarien Federakuntza), Cesar Lera (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea) eta Fermin Etxeberria (Zarautzko Argazkizale Elkartea).

35 lagunek aurkeztu dute euren argazkia zuri-beltzean (guztira 126 argazki) eta horietatik 10 bergararrak izan dira. Koloretan aldiz 37 herritarrek parte hartu dute eta horietatik 13 izan dira Bergarakoak (guztira 128 argazki).

Lehiaketa egiteaz gain, argazki erakusketa ere zabaldu du Pol-Pol Argazki Taldeak. "Erakusketan 40 argazki daude ikusgai; 20 kategoria bakoitzetik", esan dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak